Localización

Chi Kung Ikastaroa

Ikastaro hasiera: Urriak 3

Asteartea, arratsaldeko 6-etatik 8-tara

Sonya Suancesek emanda. Chi Kung-Kikôren irakaslea,

Toshihiko Yayama doktoretzan tituluduna. 

Chi Kunga praktika fisiko-energetikoa da, txinatar medikuntza tradizionalarekin erlazionatuta, eta burua, arnasketa eta ariketa fisikoa batzen dituena. 

Tentsioak eta estresa ezabatzen laguntzen du, benetako bakean murgilduz osasuna eta bizitasuna ematen du.

45 €/ hilabetea

Yoga familian Ikastaroa

Ikastaro hasiera: Irailak 13

Asteazkena, arratsaldeko 4:45tatik 5:45tara

Jon Estiatik emanda. Heziketa Yoga Alba Eskolan jasota.


Yoga umeentzat eta helduentzat gomendatutako jarduera da, eta horregatik, Mahastin zure semearekin/iloba/lehengusu/lehengusinekin… ekialdeko diziplina hau era ludiko eta dibertigarrian praktikatzeko aukera eskaintzen dizugu.

Yoga jarduera onuragarria da: jarreraren kontrola hobetzeko, muskuluak  indartzeko eta luzatzeko, arnasketa eta kontzentrazioa hobetzeko, malgutasun gehiago lortzeko, koordinazioa eta oreka hobetzeko,  eta estresa eta estutasuna kudeatzeko ahalmena hobetzeko. 

      40 €/hilabetea (Heldu bat eta ume batentzako prezioa)
     50 €/hilabetea (Heldu bat eta bi umeentzako prezioa)

* 6 urtetik gorako umeak

Helduentzako Yoga Ikastaroa

Ikastaro Hasiera: Urriak 2 (goizez) eta Urriak 3(arratsaldez)

Asteartea eta osteguna, goizeko 11:45 etik 1:00etara
Astelehena eta asteazkena arratsaldeko 06:30 tik 7:15tara 

 

Jaione Goikoetxeak (Anayana) emanda Sanatana Dharma Elkarteak emandako tituludun irakaslea. (goizez)
Jon Estiatik emanda . Heziketa Yoga Alba Eskolan jazota. (arratsaldez)

Yoga gorputza eta burua elkartzen laguntzen dizun ekialdeko diziplina da.

Saioa Pranayama izeneko arnasketa kontzientearekin hasten dugu saioa, gutxinaka gutxinaka guregan bakea sar dadin kanpokoa eta estresa ahaztuz.

Asanasekin jarraitzen dugu, gure gorputza malgutzen dituen jarrerak eta egunean zehar sortutako tentsioak askatuz eta arinduz.

Gidatutako erlaxazio saio batekin amaituko dugu, gure gorputzean eta buruan ikasitako eta sentitutako guztia bat egiteko. 
 

50 €/ hilabetea

Meditazioa eta emozioen kudeaketaren ikastaroa

Ikastaro hasiera: Urriak 6

Ostirala, goizeko 10 tatik 11:15tara 

Ainhoa Zurimendi psikologoak emanda

Meditatzen eta egunero agertzen diren emozioak onartzen eta ulertzen ikasiko duzu. Eguneroko meditazio praktika gure nerbio-sistema osasuntsu mantentzeko, eta burua eta gorputza orekatzeko gomendatuta dago. Ikastaro honek gure burua hobeto ulertzen, eta ondorioz, besteekiko erlazioa hobetzera eramango gaitu. Honela, gureganako dugun erlazioa eta inguratzen gaituen munduarekiko dugun erlazioa hobetzera bultzatuko gaitu.

 

55 €/ hilabetea

Please reload

Licencia Turismo Nº XBI-120

info@mahastidescanso.com

(+34) 644 732 900

Butroi Auzoa, 8 Gatika (Bizkaia)

  • Facebook
  • YouTube
  • Instagram