Kokapena

Logelak eta Prezioak

Lasai egon eta atsedenera gonbidatzen duten logelen  apainketaz gozatu. 

Mahastin garrantzitsuena zu eta zure osasuna zaretela uste dugu, horregatik, egiten ditugun jarduera guztiak zure burua eta gorputza garatu ahal izateko bideratuta daude.

Terapia Naturalak

Mahastin zu barrutik eta kanpotik zaintzea lortu nahi dugu. horregaitik gure masajeak eta naturopatía sesioak probatzera gonbidatzen zaitugu.

Bi ahizpen kezkak eta egitasmoak bateratuz, atsedenari eta osasunari eskainitako gune bat sortzea erabaki dugu. 

Kurrikulum eta esperientzia desberdinetatik etorri arren, argi genuen biok naturan eta pertsonei laguntzeko lana nahi genuela. Leku lasai batekin egiten genuen amets, lasaitasuna bilatzen duten pertsonei ongi etorria emateko leku aproposarekin, hain zuzen ere.

Bizitza osasungarri eta zoriontsua izateko oinarrizkoak dira elikadura ona, ariketa pixka bat, gure burua eta gure espiritua zaindu eta terapia on bat jazotzea.

Beharbada, nahi duzun bakarra gure etxe zoragarri honetan ostatatu eta egonaldi lasai eta bizkorgarria izatea da, gosari elikagarri batzuez gozatu, elikagai lokal eta ekologikoez egindakoak; zuhaitzen artean eta ibaitik hurbil paseatu... Baina izan daiteke gehiago behar izatea ere. Horregatik, bakartokiak eta programa ezberdinak eskaintzen dizkizugu. Tailerrak, hitzaldiak, ikastaroak... guztiak zure gorputz fisikoa eta emozionala hobetzera bideratuak.

Mahastin, norberak bere zorionerako bidea aurkitzea eta norberaren burua sendatzen ikastea izango da helburu nagusia.
 

Ikastaroak, Tailerrak eta Hitzaldiak

Licencia Turismo Nº XBI-120

info@mahastidescanso.com

(+34) 644 732 900

Butroi Auzoa, 8 Gatika (Bizkaia)

  • Facebook
  • YouTube
  • Instagram