Kokapena

Etxe hau aurkitzea benetako ametsa izan zen guretzat. Historiaz beteriko baserria da, mardula eta nortasun handikoa. Gela xarmagarri eta erosoak, espazio zabalak eta zaindutako hainbat xehetasunez beteta.


Lorategira irtetzea haritzen eta ardien artean paseatzea da, Butroiko-Gaztelu enblematikoa aurkitzea, mahastien artean galtzea eta Butroi ibaiko uretan islatzea...


Txoko bakoitzak bakea transmititzen du eta energia onez asetzen zaitu. Horregatik, baserria ikusi bezain laster jakin genuen hura zela leku aproposena gure ostalariak atseden-egun batzuk pasatzeko.


Hiru solairuko etxe zabal eta ederra da. Beheko solairuan harrera, gela bat (mugikortasun murriztuta duten pertsonentzat moldatua), sukaldea, jangela erosoa, saloi ikaragarria tximiniarekin, eta liburutegia bihurtutako solairuarte bat dago.

 

Saloitik lorategira irten gaitezke, mahai, aulki, banku eta egur-labez hornituriko ataripe bat zeharkatuz. 


Lehenengo solairuan lau logela daude, gehi masaje eta terapietarako beste gela bat.


Hirugarren solairuan gure gela berezia aurkitzen da, saloiaz, irakurtzeko gelaz eta ohe izugarri handiz osatua.

Casa Rural Mahasti

Licencia Turismo Nº XBI-120

info@mahastidescanso.com

(+34) 644 732 900

Butroi Auzoa, 8 Gatika (Bizkaia)

  • Facebook
  • YouTube
  • Instagram